...Euskal Herriko historiaren parte izango gara Abenduak 9an...
jueves, 16 de octubre de 2008
Hiruhilabete honetan zehar Euskal Herriko aspektu ezberdinen inguruan aritu gara lanean, gure lurraldearen zertzelada historikoak ezagutu ditugu: Euskal Herria historian zehar, gertaera historiko garrantzitsuenak, eta gertaera hauetan parte hartu duten pertsonaia historiko ezagunenak ...
...eta gogoratzen zarete nola beti iristen garen ondorio berdinera? EUSKAL HERRIAren KOKAPENAK (Bizkaiko Golkoa parean, pirineoak eskuman...)eragina izan duela honen bizian!!
Ikusi besterik ez dugu bideo hau:
Beraz, goazen egungo Euskal Herriko ezaugarri garrantzitsenetariko bat ezagutzera, Euskal Herria berezia egiten duen ezaugarrietako bat: GEOGRAFIA Jarraian aurkituko duzue aste honetan landuko dugun gaiaren atal nagusiak:
EUSKAL HERRIKO GEOGRAFIA:
-EUSKAL HERRIKO KLIMA EZBERDINAK (barnekoa, kontinentala...) -EUSKAL HERRIKO ERLIEBEA (mendi nagusiak, ibaiak, itsasoak...)